GARA, 2003/01/19


      Euskadi Ta Askatasunaren agiria

      ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, bere gain hartzen ditu ho- noko ekintzok:

      • Otsailaren 8an, Andoainen, udaltzainburu zen Joseba Pagazaurtundua Guardia Zibilaren kolaboratzaile eta «Basta Ya»- ko kidearen aurka armaz eginiko ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.

      • Otsailaren 18an, Muruetan Espainiaren indar armatuen aurka lehergailuz saiatutako ekintza.

      Sakabanaketarekin amaitu: euskal presoak Euskal Herrira!

      Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi, Juankar Balerdi burkidearen ama eta anaia hurrenez hurren, hil dira kartzela sakabanaketa politikak eragindako auto istripu batean joan den otsailaren 28an, Almerian. Istripu berean Joxe Balerdi Juankarren aita larriki zauritua izan zen. Gertakari horrek eragin digun samina adieraztearekin batera beren senitarteko eta lagunei gure dolua agertu eta adorea helarazi nahi diegu agiri honen bidez.

      Espainiako eta Frantziako agintariek ezarritako zigor erantsi eta krudela den sakabanaketak beste bi euskal herritar hil ditu. Presoen artean banaketa egin eta «gogorrak» eta «bigunak» banatzea eta damuketa erraztea helburu omen zuen zigor horrek porrot egin zuen aspaldian. Hala ere, PSOEk PNVren onespenarekin asmatu eta ezarritako zigorrak PPren Gobernuak mantendu egin ditu. Orain euskal borrokalarien eta beren senitarteko eta lagunen etsipena bilatzen dute. Bahitu politikoak urrunduz, sortu ziren herritik eta babesten dituzten herritarrengandik erauzi nahi dituzte.

      Zigorrari aurre eginez, astez aste eta urtez urte milaka dira, nekeari, zigor ekonomikoari eta are heriotzaren arriskuei muzin eginez euskal borrokalariei beren maitasuna zein elkartasuna helaraztearren beren bizia arriskuan jartzen duten euskal herritarrak.

      Burkide guztien izenean, maitasunez milaka eta milaka kilometro gora eta behera egiten dituzuen guztiei gure omenezko hitz goxoenak helarazi nahi dizkizuegu.

      Eta herritar orori sakabanaketa hiltzailearen aurkako borroka indartzera dei egiten diogu.

      Agur eta ohore Argi eta Iñaki herritarrei. Euskal Preso Politikoak Euskal Herrira! Euskal borrokalariak kalera!

      "Euskaldunon Egunkaria"ren aurkako erasoa dela-eta

      Otsaileko lau egun beltz: 18, 19, 20 eta 22. Eskuz esku aritu ziren Ertzaintza, Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta Frantziako indar armatuak euskal herritarrak bahituz. Ia berrogei: heriotzaren mugara eramanez, iraindu, kolpatu, torturatu eta kartzelaratuz. Indar armatu desberdinak eta helburu bakarra: Euskal Herriaren askapen borroka oztopatzea, Euskal Herria erasotzea, Euskal Herriaren alde borrokan eta lanean ari direnak zigortzea.

      Bahiketekin batera, "Euskaldunon Egunkaria" itxi zuten. Aste beltz bateko beste kolpe bat izan zen. Euskal Herriaren aurka Espainiako Gobernu eta Botere Judizial eta armatuak Guardia Zibilaren bidez egindako erasoa izan da.

      Erasoaldi antolatu eta koordinatu honetan euskal gizartearen sektore asko kolpatu dituzte. Espainia eta Frantziako botereek mezu argia igortzen digute euskal herritarroi: «Guk agintzen dugu Euskal Herrian».

      Hori frogatzeko berriro ere euskal gizarteko jende ezagunak bahitu egin dituzte. Eta oraingoan torturatu ere egin dituzte. Beren aurka ere erabili dute polizia-etxe eta kasernetako tortura sistematikoa. Euskal Herriak jasaten duen erasoaren tamainaren eta gure herriaren etsaien erabakitasunaren erakusgarri izan da gerta- tutakoa.

      Odola bero eta burua hotz behar da. Oraingoan torturatutakoa jende ezaguna izan delako hedabideek tortura isilarazteko eratua duten geruza zulatu egin da. Gure herria hamarkadaz hamarkada zigortzen duen torturaren aurreko babes-horma sendotzeko aukera berria dago. Tortura eta bere kolaboratzaileak, isiltasun konplizeak, agerian utzi eta tortura bermatzen duen inkomunikazioa amaitzeko.

      Gertatu denaren aurrean, herriak emandako erantzuna sendoa eta itxaropentsua izan da zinez. Euskal Herriak bizirik dagoela beste behin ere erakutsi du, eta bere baitako indarrekin sortutako kaltea konpontzeaz gain aurrera egiteko urrats berriak egiteko gaitasuna izango duela erakutsi da lehen unetik.

      Bestelako bi hausnarketa mota ere agertu dira: batzuek gertatu denaren errua borrokan ari direnei egozten diete; beste batzuek «zerbait gaizki egin dugu» gisako hausnarketak gizarteratu dituzte. Bi hausnarketa mota horiek gertatu den erasoaren errudun bakarra desbideratu eta Euskal Herriaren eraikuntzan egin beharreko urratsak moteltzea beste ondoriorik ez dezakete izan.

      Gaur argiago baitago guztiontzat gakoa ez dela «nork» egiten duen, baizik eta «zer» egiten den. «Zer» hori, Euskal Herriaren eraikuntzan atal guztietan eta egunez egun indartzea da, eta horixe da Espainia eta Frantziako estatuek, eskura duten tresneria guztia erabiliz, erasotzen dutena. Ezker abertzaleak eragile antolatu nagusia bera delako kolpe gehienak biltzen baditu ere, Euskal Herriaren eraikuntzan konpromisoz ari diren guztiak daude Espainia eta Frantziako estatu botere zanpatzaile eta beren kolaboratzaileen jopuntuan.

      Euskal Herriaren oinarri oinarrizko zutabeak ari dira kolpatzen, etsaiak ondo ulertu baitu aldarrikapen arotik eraikuntza arora bete-betean igaro garela Euskal Herrian. Eta eraikuntza bide horretan egiten den guztia Espainia eta Frantziaren zanpaketa bermatzen duten tresneriaren ahultzera datorrela.

      Duintasunaren eta eraikuntzaren garaian bizi garenez bizi, indarren egituraketaren garaian ere bizi gara. Ez da aski indarrak besterik gabe metatzearekin. Euskal herritarron ahaleginari zentzu eta norabide zehatza eman behar zaio. Zentzu eta norabide zehatza eta argia: Euskal Herriaren izatearen oinarrizko zutabeak indartzea.

      Erantzunaren eta defentsaren garaia ere bada:

      • «Tortura ez!» sendo aldarrikatzeko garaia,

      • Gure herria armez menperatua mantentzen laguntzen duten indar atzerritarrei «Alde hemendik!» etengabe oroitarazteko garaia.

      • Euskal presoak Euskal Herrira!

      Espainiaren barruan, Espainiari atxikirik, Espainiaren menpe ez da bakerik izanen Euskal Herrian. Ez da bakerik izanen Frantziako botereen menpe ere. Ez da bakerik izanen indar armatu atzerritarrak gure etxe, lantegi eta lurretan jaun eta jabe diren artean. Espainia eta Frantziako justiziak eta legediak beren indar armatuentzako inpunitatearen berme besterik ez dute eskaintzen. Eta Euskal Herriarentzat, euskal herritarrontzat bezalaxe, bizitza osorako kartzela zigorra eta menperakuntza.

      Ausarki, hau da ondo pentsatuta, erantzuteko eta erabakitzeko garaia. Herria da babes eta oinarri.

      Euskadi Ta Askatasunak, bere aldetik, Euskal Herriaren aldeko borrokan eta defentsan jarraituko duela aldarrikatzen du, gure herria guztion artean askatuko dugun ziurtasunarekin. Biderka ditzagun guztiok gure borroka ahaleginak. Lortuko dugu! -

      Euskal Herrian, 2003ko martxoan

      Euskadi Ta Askatasuna E.T.A.

      Índice home